|
Bilbotarra, Psikologian lizentziatua.
Irakurketa Errazean (IE) idatzitako hauek -Max Bilbon bizi da eta Max vive en Bilbao- argitaratu ditu 2014an, Ediciones Beta argitaletxearekin eta Bilboko udalarekin. Oraingo honetan Max se va de vacaciones eta Max oporretan doa aurkezten ditugu, horiek ere Irakurketa Errazean idatzitakoak.
Hainbat sari jaso du nagusientzako kontakizunekin (Errenteria Hiria lehiaketa, 2001; Tene Mujika, 2002; Julene Azpeitia, 2003; Urnietako On Manuel Antia, 2008; eta Gabriel Aresti lehiaketa, 2003, 2004 eta 2014). Eta haur eta gazteentzako liburuekin (Lazarillo saria 2002, Max bazterrak nahasten, Ibaizabal / Los líos de Max, Edelvives; eta Malagako Haurrentzako literatur saria, 2014, El Club de los Bichos, Anaya).
Max eta lehengusina txikia ere argitaratu du, Ibaizabal, 2014. 2016an honako hauek argitaratuko dira: Aintzaneren koadernoa, Edebé eta Zomorroen Kluba, Erein, horiek biak irakurketa tradizionalekoak. Eta Irakurketa Errazean Los días de la Edad Media, La Mar de Fácil; Erdi Aroko Egunak, Gaumin eta La ruta del petróleo, Ferro." |